Itxi

Faktoria

Errezeta

Bilboko La Catedral de la Cervezako garagardoarekin Orly orea egin du Julen Bazek

Mario Birretik dituzten gargardo guztietatik bat aukeratu du Garena jatetxeko sukaldariak kalamarrak edo barazkiak pla-pla egiteko erabiliko duen Orly orea egiteko osagai gisa.

  • Julen Baz

    La Catedral de La Cerveza dendako argazkia

    15:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilboko La Catedral de la Cerveza garagardotegian izan da Amaia Artetxe lankidea, eta bertan topatu duen garagardo sorta zabaletik bat aukeratu du Mario Birretik Julen Baz sukaldariaren errezetarako osagai nagusi gisa: Orly orea.

Errezeta

-100 gr irin

-100 ml garagardo

-Arrautza oso bat

-2 arrautza zuringo

-Oliba olio goilarakada bat

- Gatza (goilarakada txiki baten erdia)

Sumendi bat egin irinarekin. Bertara gatza eta arrautza osoa bota eta hagaxka edo espatularekin gutxinaka nahasi. Ondo amasatuta dagoenean, oliba olioa bota gainetik gogortu ez dadin. 30 minutuz utzi fermentatzen.

Arrautza zuringoak montatu. Ondoren, fermentatutako oreari nahasi pixkanaka. Masa hori nahi eran erabili pla-pla egiteko: kalamarrak, barazkiak, legaz zatitxoak... Orly oretik pasa nahi dugun osagaia, olio berotan frijitu eta, laguntzeko, ali-olia edo espeziedun beste saltsaren bat erabili.