Faktoria
Death Cafe
"Zer gertatzen da hiltzen garenean?"
Mikel Yarza | EiTB Media
Death Cafea tabu izaera kendu eta heriotzaz askatasunez eta naturaltasunez hitz egiteko ekimena da. "Faktoria" kafe horietako batean izan da.
-
Death Cafe
6:48 min
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 50 udalerritan ezagutzen dituzte Death Cafeak. Heriotzari buruz 'naturaltasunez eta askatasun osoz' hitz egiteko ekimenak dira, kafe eta mokadu baten inguruan, norberak dituen kezka, beldur eta zalantzak argitzeko balio nahi duten solasaldiak dira. Askotan inguruko baten heriotzak eragindako egoeratik abiatzen da gogoeta, beste batzuetan aldiz, aspalditik datorren kezka da. "Faktoria" albistegia Death Cafe batean izan da, Azkoitian. 8 solaskide eta gidaria. Gehienak emakumeak. Galdera batek ematen dio hasiera saioari: 'zer gertatzen da hiltzen garenan?', erantzunak Mikel Yarzak osatu duen erreportaian.