Itxi

Faktoria

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Energia berriztagarriak: aurrerakuntza eta ingurumen-krisiaren artean

Mikel Yarza | EiTB Media

Energia berriztagarrien erronken inguruan aritu dira 'Faktoria'n Xabier Zubialde energian aditua, Anartz Gorrotxategi Arraia-Maeztuko alkatea eta Iñigo Leza Arabako Mendiak Aske plataformako kidea.

  • Energia berriztagarriak, eztabaidagai.

    Energia berriztagarriak, eztabaidagai.

    26:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Klima Aldaketaren lege berria onartu du Espainiako Diputatuen kongresuak eta haren ondotik ugaritu dira energia berriztagarrien aldeko ahotsak. Euskal Autonomia Erkidegoan Araba da berriztagarrien aldeko apusturik sendoena egin duen lurraldea. Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuta bost parke eoliko eraikitzeko proiektuak daude martxan bertan. Parke eolikoen bost proiektuk zeharkatzen dute Araba iparraldetik hegoaldera: Aramaio, Arkamo, Iturrietako Mendiak, Azazeta eta Labraza. Iturrietako Mendietan izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria', Natura 2000 sarearen baitan kokaturiko babes bereziko ingurunean.

Planta fotoboltaiko berri bat eraikitzeko planik ere bada Araba hegoaldean. 100 hektareatan eraiki nahi dituzte 250.000 eguzki plaka, horren bidez, 160 mila pertsonaren kontsumoa bermatuko litzateke, hau da, ia Donostia osoarentzako moduko energia. Behin proiektu hauek martxan jartzerakoan, Euskadik hirukoiztu egingo luke egun energia eoliko zein fotoboltaikorako duen gaitasuna.

Energia berriztagarriek ekar lezaketen aurrerakuntza eta ingurumen erronken inguruan aritu dira solasean Xabier Zubialde energian aditua, Anartz Gorrotxategi Arraia-Maeztuko alkatea eta Iñigo Leza Arabako Mendiak Aske plataformako kidea. Eusko Jaurlaritza eta oposizioko alderdi nagusiaren artean ere izan da aurrez aurrekorik gai honetan, Euskadi Irratiak bildu ditu Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiaren eta Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen ikuspuntu kontrajarriak.