Itxi

Faktoria

Pilar Kaltzada

"Eskubideen liga"

2021eko Munduko Biztanleriaren Egoerari buruzko bere txostenean jaso dituzten egoeraz hausnarketa egin du Pilar Kaltzadak 'Sinadura'n.

  • Pilar Kaltzada

    Pilar Kaltzada

    2:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pilar Kaltzadaren 'Sinadura', "Faktoria"n.

"Osasuna etengabe hizpide dugun garai arraro honetan, Nazio Batuen Biztanleriaren Agentziak eman dituen datuak oharkabean pasa dira, 2021eko Munduko Biztanleriaren Egoerari buruzko bere txostenean ikarazko egoerak jasotzen dituen arren.

Garapen bidean dauden herrialdetako osasun-egoera eta horri buruzko legeak aztertu ditu Agentziak. Emakumeen ia erdiek ezin dute erabaki sexu-harremanak izan nahi dituzten ala ez. Ez dute hitzik, adibidez, antisorgailuak erabili nahi dituzten erabakitzeko, edo osasun-arreta behar duten askatasunez deliberatzeko. Beste norbaitek hartzen ditu erabakiak, emakume hori, emakume bat ez den beste norbaitek.

Lege-bortxaketa izenez ezagutzen diren legeak indarrean daude, zeinen arabera gizon bortxatzaileak ez du zigorrik jasoko bere biktimarekin ezkontzen bada. Adin txikikoak diren ez du axola.

Gorputza aldean duten izakiak dira emakumeak, gorputz hori ez baita berea, oinarri-oinarrizko eskubiderik ez baitzaizkie ez aitortzen ezta segurtatzen ere.

Ugalketa-eskubideak giza-eskubideen barruan kokatzen dira eta adierazpen ofizialek besterenezinak direla esaten badu. Halaxe definitu zituzten Nazio Batuen eta Osasunaren Mundu Erakundeak 1968a,  bai bikoteen bai banakoen funtsezko eskubide gisa.

Agentziak agerira ekarri dituen datu horiek eskubide-urraketak dira, ondorio oso larriak dituztenak, jatorrizko desberdintasunak iraunarazten dituztelako. Bere gorputzaren jabe ez den izakia nola definitzen da?  Munduan emakumeen erdia baino gehiago zer dira osasun- eta eskubideen nazioarteko ligan? Emakumeei dagozkienak, behintzat, ez daude eskubide unibertsalen superligan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz