Itxi

Faktoria magazina

SARE SOZIALAK

Zakil-fotoak, "nazka eta sumindura" Instagramen

Jon Artano | EiTB Media

Kai Nakai abeslariak egin du salaketa publikoa: eskatu gabeko zakil-fotoa bidali diote "opari". Aitziber Argote sexologoak xehetu ditu zakil-fotoen fenomenoaren ingurukoak.

  • Kai Nakai kantariak Instagram-en egindako salaketa erakusten duten pantaila argazkien collage-a

    Kai Nakai kantariak Instagram-en egindako salaketa, iruditan

    19:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Lehendabzikoa da baina badakit gehiago jasoko ditudala" dio etsipen puntuz Kai Nakai Gasteizko reggaetoia kantariak. Ahizpak eta lagun bate aholkatu diote: "presta zaitez". Eskatu gabeko argazkia bidali dion mutila blokeatu du eta sare sozial horretan bertan salatu. Gero, aiko-maiko egon arren, gertatu zaiona publikoki ere salatu du sare sozialetan eta elkartasun "mezu piloa" jaso ditu. Gauza bera gertatu zaien emakumenak horietako asko.

Emakume askok jasotzen dituzte horrelakoak Emaize sexologia zentroko Aitziber Argoteren arabera. Matxismoa eta falozentrismoa sare sozialetan gordinen erretratatzen diutena dira zakil-fotoak. Baina badira gaitz horien beste sintomak ere "TikTok plataforman beren jarduna erakusten duten dantzari edo abeslariek oso erantzun desberdinak jasotzne dituzte neska edo mutil izan; mutilek ez dituzte alu-fotoak jasotzen". Ugartek gogoetatu duenez "emakumeaok ez dugu oraindik askatasun sexual osorik lortu geure nahaik eta desirak adierazteko".

Nerea Ibarzabalek ere utzi du gogoeta gaiaz.