Itxi

Faktoria magazina

Dantza

Gero Axular dantza taldea "The dancer" telebista saioan

Espainiako Telebista publikoko "The dancer" saioan parte hartu du Donostiako Gero Axular dantza taldeak. Lana gogor egin dute koreografia berriak prestatzen eta oso pozik itzuli dira.

  • Gero Axular dantza taldekoak The Dancer telebista saiorako prest

    Gero Axular dantza taldekoak The Dancer telebista saiorako prest

    11:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juan Luis Unzurrunzaga, Gero Axular dantza taldeko zuzendari eta koreografoarekin eta Garazi Iparragirre dantzariarekin aritu gara solasean "Faktoria" saioan. The Dancer telebistako lehiaketara joateko proposamena jaso zuten eta baiezkoa ala ezezkoa eman ondo aztertu ondoren, joatea erabaki zuten gure dantzak erakusteko plaza egokia zela iritzita. "Beldurra ematen du horrelako telebista saioetara joateak, gure kultura jartzen delako eskaparatean, baina ondo aztertu ondoren, beldurrik gabe joan ginen ondo ari garela eta gai garela sinetsita" esan digu zuzendariak.

Joan aurretik hainbat proba gainditu behar izan dituzte. Kasting-etara 1.200 talde iritsi ziren eta 74 taldek egin zuten aurrera, tartean Gero Axular taldeak. Aurrez inon estrenatu gabeko koreografia behar zuten dantzatu eta berariaz Alos Quartet-en musikarekin sortutako "Harri" izeneko koreografia erakutsi dute telebistan. Oso gutxigatik ez zuten lortu hurrengo fasera igarotzea, baina "oso ondo egin zuten dantza" adierazi du zuzendari eta koreografoak.  Experientzia bikaina izan da dantzarientzat, "izugarria" esan digu, Garazi Iparragirre 16 urteko dantzari gazteak.

2004garren urtean sortu zen Gero Axular dantza taldea Donostiako Axular Lizeoaren inguruan. Formato handiko 7 lan ekoitzi dituzte eta zortzigarrena, HIGA, prest dute. Pandemiagatik estrenaldia atzeratuta, irailean erakusteko aukera izango dutelakoan dira dantza taldeko arduradunak.  The Dancer saiorako prestatutako koreografiak erakusteko aukera ere ari dira aztertzen.