Itxi

Faktoria

Txertaketa kanpaina

"Jende askok txertoa hartzen badu, birusaren transmisioa % 90 etengo da"

OIhane Yustos | EITB Media

Luis Martinez Alkorta Donostia ospitaleko mediku eta Espainiako bakunologia elkarteko zuzendaritzako kidearen arabera, "txertaketa oso zabala denean, % 90 eteten dela transmisioa".

  • Luis Martinez Alkorta, Espainiako bakunologia elkarteko zuzendaritzako kidea

    Luis Martinez Alkorta, Espainiako bakunologia elkarteko zuzendaritzako kidea

    12:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txertaketa orokortu behar da. Luis Martinez Alkortak ez du zalantzarik eta datuak jarri ditu mahai gainean: "ikerketa gutxi egin dira baina, egin direnek erakusten dute txertoarekin birusaren zabalpena murrizten dela. Testuinguruaren araberakoa da baina, datuek erakusten dute txertaketa oso zabala denean, % 90 eteten dela transmisioa". Adinekoen egoitza horren adibide jarri du. Hala ere, "Faktoria" albistegian argi utzi du Martinez Alkortak, "txertoa hartuta ere, kutsatzeko eta birusa zabaltzeko arriskua badago" baina, aukera hori gutxitzen du botikak. 'Karga birala murrizten dute txertoek, orain ikusi behar dugu' esan du Espainiako Bakunologia Elkartko kideak, "birusa transmititzearekin lotuta ote dagoen".

Txertoek zenbateko immunizazioa sortzen duten, hori da ikerlariek argitu nahi duten beste puntua. "Faktoria"n zenbakia utzi du Luis Martinez Alkortak: "laborategietako frogetan badakigu 8-9 hilabete irauten dituela eta badirudi txertoek ibilbide berdina izango dutela. Baina, seguru aski, hilabete batzutara edo urte batera, hirugarren dosi bat jarri beharko da'.

Janessen eta adin txikikoen txertaketa

Janssenen txertoa 50 eta 59 urtekoei jartzeak, "txertaketa azkatzen" lagunduko duela uste du Donostia ospitaleko medikuak, "dosi bakarrekoa da, kontserbatzeko errazagoa da, asko erraztuko du, eskuragarriagoegongo delako".

12 eta 15 urteko adin txikikoei txertoa jartzea defendatzen du Alkortak: "Biztanlego osoan garatu behar dugu inmunizazioa, zenbat eta gehiago txertoa hartu orduan eta arrisku txikiagoa da. Beraz, nahiz eta adin txikiek osasu arazo gutxi izan, badakigu gazteek transmisioa garatu dezaketela. Katea eten behar dela, herritar guztiak txertatzeko helburua izan behar dugu".

AstraZenekaren bigarren dosiaren zai gelditu diren herritarren egoeraz galdetuta, txertoetann adituak ez du zalantzarik: "bigarren dosia jarri behar da, inmunizazio osoa sortu behar da eta AstraZenekarekin amaitu behar da kasu horietan txertaketa prozesua'. Botika britaniarraren dosi bakarraren babesa lortzen bada ere, Martinez Alkortak 'bi dosiak hartu behar dira".