Itxi

Faktoria magazina

OMENALDIA

Beti irribarrez, alai, beti laguntzeko prest... nola esan agur horrelako lagun bati?

Otsailean hil zen, mendiko istripu batean. Gary Baños oñatiarrak hutsune handia utzi du ezagutzen zutenengan, herrian eta txirrindularitza munduan. MOVISTAR taldeko masajista oroitu dugu 'Faktoria'n.

  • Gary Baños

    Gary Baños, txirrindulari bat besarkatzen. Argazkia: Movistar Team

    17:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aratz Losadak laguna zuen Gary; Bañosek masajeak ematen zizkion tarteka eta Losadak elkarrizketak egiten zizkion Oñati Irratian emititzeko. Lide Larrañagak lankide izan zuen Baños eta haren gizatasuna azpimarratu du. Eider Merino txirrindulariak kontatu du heriotzaren berri izan zuentik gauza bakarra duela buruan: garaipen bat eskaini ahal izatea Gary Bañosi.