Itxi

Faktoria

Julen Bazekin sukaldean

Entsalatik haratago, uraza prestatzeko beste modu bat: kroketan

Letxuga kroketak nola prestatu azaldu digu Julen Baz Garena jatetxeko sukaldariak.

  • Hainbat uraza

    Hainbat uraza

    9:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Letxugak ugari ikusten ditugu gure baratzeetan, eta horiek jateko modurik ohikoena entsaladan izaten dugu. Julen Bazek, garai bateko sukalde ohiturei buruzko liburu bat irakurrita, baserrietan, urazak freskotasuna galtzen hasten zirenean, kroketak prestatu ohi zituztela jakin berri du. Errezeta hori bere erara prestatu du Garena jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n.

Errezeta

Uraza ondo garbitu. Julianan ebaki.

Berakatz pixka bat zartaginean gorritu. Uraza bertan salteatu (ez gehiegi)

Bolak egin. Irinetatik eta arrautzetik pasa, eta olio berotan frijitu.