Itxi

Faktoria

M-15 mugimenduak 10 urte

M15: kanpaldien iraultzak hamar maiatz

Hamarkada bete da Maiatzaren 15eko kanpaldiek 78ko sistema politiko eta ekonomikoa inpugnatu zuenetik. Mugimenduak eragindako domino efektuari heldu diogu Faktorian, eta gerora utzitako arrastoari.

  • M15eko protesta

    M15eko protesta

    23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hauteskundeen atarian, krisi betean eta haserrealdi-giroan bete ziren plazak 2011ko maiatzaren 15ean. Madrilgo Sol plaza eta Bartelonako Plaça Catalunya izan ziren M15aren erdiguneak, baina Hego Euskal Herrian ere kanpaldiak antolatu zituzten Bilboko Arriaga plazan, Donostiako Bulebarrean, Gasteizko Ama Zuriaren plazan eta, batez ere, Iruñeko Gaztelu plazan. Hamargarren urteurrenarekin bat eginez, atzera begirakoa egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian, eta M15ak egungo politikan utzitako arrastoa aztertu dugu.

Madrilgo bilkurako bozeramaile izan zen Jon Agirre Such donostiarra. Katarsi modura bizi zuen mobilizazioa, "agerian geratu zelako herritarrentzako politika egin zitekeela erakundeetatik kanpo". M15ak herri mugimendu askoren suspertzea eragin zuela nabarmendu du, eta urrats garrantzitsua izan zela kontzientzia zibikoa indartzeko. Hibai Arbide kazetaria Bartzelonako elkarretaratzeko aurpegi ezaguna izan zen, eta azpimarratu ditu M15ren horizontaltasuna, izaera kritikoa eta aldaketa gosea. M15aren oinordeko naturala Podemos ote den galdetuta, Arbidek esan du mugimenduak ez duela oinordeko bakarrik: "M15a ez da inorena, denona baizik, eta beraz oinordeko asko daude".

Nafarroa eta gazteak

Laura Perez Nafarroako Podemoseko idazkari nagusi ohiari ere egin diogu galdera, eta nabarmendu duenez, "M15a ez zen Podemos, eta Podemos ez zen M15a izan, baina mugimenduak lagundu zuen Nafarroan aldaketa egitea". Eta azkenik, Iker Iraola EHUko soziologoak M15arekin bat egin zuten manifestarien soslaia egin digu: "Euskal Herriko bilkuretan parte hartu zutenek, gazteek batez ere, ez zuten aurrez harremanik izan gizarte mugimenduekin, eta, M15ak estatu mailako eslaka izan zuenez, talka egin zuten hainbatetan mugimendu abertzaleekin". Saioa amaitzeko, Jakin aldizkariaren azken zenbakian gazteen parte-hartzearen inguruan kaleratu duten ikerketa aurkeztu digu Iraolak.