Itxi

Faktoria

Turismoa 2021ko udan

"Aurten Paradisua eskatzen dugu udako oporraldirako, Maldivak edo Maurizio irlak"

OIhane Yustos | EiTb media

Pixkanaka bada ere, turismo sektorea berpizten ari da. Nora bidaiatu nahi dugu datozen hilabeteetan? Eta ba al datoz atzerritik Euskal Herrira? Erantzunak, "Faktoria" albistegian.

  • 2021 turismo kanpaina, nora goaz eta nondik etorriko zaizkigu?

    2021 turismo kanpaina, nora goaz eta nondik etorriko zaizkigu?

    23:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021 udako oporraldiak, desberdinak izatea nahi dugu. Horrekin konturatu dira turismo bulegoetan, egiten ari garen 'aurre-erreserbak' eskutan. Zalantza askorekin oraindik baina, datozen bizpahiru hilabeteetarako enkarguak egiten hasi gara eta aurten batez ere irlak dira, opor leku desiratuenak. Axun Rodriguez, EUSKABE, Euskadiko turismo agentzien elkarteko zuzendaritzako kide da eta hitz batean definitu du gertatzen ari dena: 'Paradisua'. 'Aurten paradisua nahi dugu, gertu ditugun Balear irlak baina, batez ere Maldivak edo Mauricio irlak eskatzen ari zaizkigu'. Beste urteekin alderatuz, 'merkexeago' daudelako aurten, 1.400 eurotik behera 8 egun uharte exotikoetan igarotzearen truke. Baina, kasu gehienetan, 'bidaia bertan behera uzteko erreserba eskatzen dute'. Propio ari dira aurten saltzen 'covidagatik bidaia bertan behera uzteko aseguru bereziak'.

Atzerritik Euskal Herrira

Kontrako norabidean, Euskal Herrira atzerritik datozenak apenas dira. ATRAE da, atzerritarrak Euskal Herrira ekartzeko bidaia agentzien elkartea. Imanol Goikotxea zuzendaritzan dago eta 'zenbaki beltzak' aipatu ditu. 'Egoera latza da, ez dago erreserbarik. Desesperazio puntua dugu. Inprobisazio handia dago Espainiako gobernuan, kanpoko turistek ezin dute oporrak horrela prestatu eta hortaz, bezeroek ez dakite zer egin'. Eta ez datoz. Imanol Goikoetxearen Slow Walking agentzian horren adibidea dute; atzo bertan Estatu Batuetatik etortzekoak ziren bisitariek bidaia bertan behera utzi dute eta hasi dira alternatibat bilatzen; Europan bertan. 'Errumania eta Georgia, bertara doa naturan oinarritutako turismoa egin nahi duen turista atzerritarrak. Batez ere Georgian, arauak oso argi dituztelako, apustu handia egin du eta ikusi du hau dela abiapuntua natura turismoan erreferente izateko'.

Euskal erakundeak FITURen

Bihar bertan, maiatzaren 19an hasiko da FITUR turismo azoka handia, Madrilen. Bertan izatekoak dira sektoreko ordezkariekin batera, erakundeak. Euskal Herritik joandako ordezkaritza instituzional zabala bidean da, horien artean, Maitena Ezkutari Nafarroako turismo zuzendaria eta Ainara Basurko Bilboko sustapen diputatua. "Faktoria" albistegian aletu dituzte turistak erakartzeko prestatu dituzten proiektuak.