Itxi

Faktoria

Hizkuntza normalizazioa

"Arnasguneetan gazteleraz ari dira jada eskola-haurrak ere"

Jone Larrañaga | EiTb Media

Miren Dobaran sailburuordeak dio 'mudantza' egiten dutela gero, hartzen dutela kontzientzia baina klik hori egin dezaten lan egin behar dela. Ereduen garrantzia azpimarratu du Mikel Irizarrek.

  • Bermeon gazteen %14k bakarrik erabiltzten du euskara, ezagutza %70etik gorakoa den arren

    Bermeon gazteen %14k bakarrik erabiltzten du euskara, ezagutza %70etik gorakoa den arren

    25:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zenbaterainokoa da arnasguneen osasuna? eta zenbaterainokoa gazteen arteko erabilerari buruzko kezka inguru horietan?  Ezagutza handia den herrietan hiztunak galtzeko arriskua zenbaterainokoa da? Bermeoko alkate Aritz Abaroak "Faktoria"n azaldu duenez, adibidez % 70etik gorako ezagutza dago baina gazteen artean % 15ek ere ez du hitz egiten euskaraz. Batxilergoko ikasleek kontatu digute "naturala" dena gaztelaz hitz egitea dela eta euren artean kanpainek ez dutela eraginik: "Ohituta gaude jada". 

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak gehitu du, haur txikiagoak ere jada ari direla gaur egun gazteleraz arnasguneetako eskoletan. Nolanahi ere, azpimarratu du gazte horiek egiten dutela gero "mudantza" unibertsitate garaian, hartzen dutela kontzientzia eta "klik" hori egiten dezaten orain egin behar dela lan. Bera baikor da eta 'Arnasa gara' kanpainak izan duen interakzio handia jarri du adibideetarako. Miren Segurola UEMAko koordinatzaile nagusiak  azken ikerketan ikusi den beheranzko joera aldatzeko esperantza agertu du. Mikel Irizar soziolinguistika klusterreko lehendakariak gehitu du, kontzientzia, baliabideak eta, batez ere, ereduak behar direla horretarako..