Itxi

Faktoria

Migrazioak

"Migrazio fluxuak ez dira inoiz eten eta ez dira etengo"

JOne Larrañaga | EITB Media

Europak migrazio mugimendu horiek beharrezkoak dituela gogorazi du Gorka Moreno soziologoak. Batasunak, ordea, mugak ixtea beste biderik ez duela ezartzen.

  • Migratzaileak Ceutara sartzen, orain astebete, Tarajal hondartzan

    Migratzaileak Ceutara sartzen, orain astebete, Tarajal hondartzan

    23:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Migrazio fluxuekin lotutako krisi humanitario bat dagoen bakoitzean, Europak ate handiagoak jartzen ditu mugak ixteko. Baina migrazio fluxuak ez dira eten eta ez dira etengo". Hala adierazi du "Faktoria"n Gorka Moreno EHUko soziologoak. Berarentzat, beharrezkoa da iparraldeak ikuspegia aldatzea eta etorkinak behar ditugula onartzen hastea. "Fluxu horiek behar ditugu. Oreka bilatu behar dugu", azpimarratu du. Alde horretatik, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak legezko inmigrazioa indartzeko agertu duen asmoen alde agertu da.

Zail izango du, ordea, Europako Batasuna alde izatea. Amaia Portugal Euskadi Irratiko Brusselako berriemaileak azaldu du ekaineko goi bileran migrazio itunaren erreforma izango dutela eztabaidagai kideek baina zail ikusten dela, hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen arteko arazo eta interesak politika bakarrean berdintzea eta 'sponsorship'-a deitu diotena adostea.

Afrikatik Europarakoa, munduan den migrazio fluxu handietako bat da baina ez, inolaz ere, bakarra. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko sailaren buruak egin du fluxu horien munduko mapa: Afrika barrukoa (gehienek kontinente barruan migratzen baitute); itsaso gorri ingurukoa (Yemen, Djibuti, Sudanetik, Golkoko herri aberatsetara); Venezuelatik Kolonbiara ea Ertamerikatik Estatu Batuetarakoa eta Asiati, batez ere, Australiarakoa. "Denek erantzuten diote hirutasun berari: pobrezia estrukturalari, gatazka armatuei eta, gero eta gehiago, klimari".