Itxi

Faktoria

Gipuzkoako bidesariez

Aintzane Oiarbide: "Bidesariaren kostua zama-enpresari egotzi behar zaio"

Pilar Goya | EITB Media

Kamioientzako bidesaria N-1 eta A-15 guztira zabaltzeko asmoa du Gipuzkoako Aldundiak, erabiltzen duenak ordaindu egin behar duela argudiatuta. Neurriaren aurka egin dute 'Faktoria'n garraiolariek.

  • Aintzane Oiarbide:"Bidesariaren kostoa zama enpresari egotzi behar zaio"

    Aintzane Oiarbide:"Bidesariaren kostoa zama enpresari egotzi behar zaio"

    28:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako garraiolariek salatu dutenez, kamioientzako bidesaria N-1 eta A-15eko errrepide guztira zabalduta, gero eta tarte gutxiago gelditzen zaie etekinak lortzeko.  HIRU garraiolari sindikatuko Jon Altunak salatu du Aldundiak garraiolariak diskriminatzen dituela, ez kamioiak, bigarren aldiz ordaintzen behar ari direlako: " Garraiolaria zerbitzu publiko bat egin ari da, beraz, zergatik ez da zerga bitartez ordaindu behar errepideen mantenua? Zergatik ordaindu behar dute garraiolariek?". Larria eta arduragabea jo du Aldundiaren jarreran, bidesariei buruzko bi foru arauak baliogabetu arren, bidesaria kobratzen jarraitzen duelako foru erakundeak.I

Aintzane Oiarbide Gipuzkako Aldundiko Bide Azpiegituretako foru diputatuak erantzun du auzitegiek ez dietela esan bidesariak ez jartzeko, "nola ez ditugun jarri behar baizik". Errepideen mantenuaz ere eman ditu datuak: urtean 91 milioi euro ordaintzen ditu Gipuzkoak zeregin horretan baina argitu du gasoilaren zergatik 4 milioi euro besterik ez dela iristen bere departamentura eta oraintxe indarrean dagoen bidesari sitemaren bitartez, zatika ezarrita dagoenaren bitartez, beste 9 milioi euro jasotzen dituztela.  Bidesarien kostua zama enpresari egoztearen alde mintzatu da eta txalotuko luke Estatuko gobernuak horretara behartuko lukeen lege bat aterako balu: "Ondo legoke bidesariak zuzenean kargadoreari egozteko lege bat aterako balitz, hori errezetasuna litzateke. Baina hori estatuari dagokio, ez guri".

Jon Altuna HIRUko ordezkariak ez du aukera horren aurka egin, baina uste du garraiolariek zailtasun handiak lituzketela hori lortzeko: "hori sinatzea erraza da baina gero ez da betetzen, eta garraiolaria bezeroarenagana joan eta bidesariengatik prezioa garestituko diola esaten dionean,  bezeroak esaten dio, prezio hau eta gehiago ez".

Kamioien bidesaria N-1 eta A-15 osora zabaltzeko Aldundia prestatzen ari den foru arau berria, hirugarrena, urte amierarako indarrean sartzea espero du Oiarbidek. Argitu du herri guziten sarrera-irteeratan sentsoreak jartzea dela kobraketa egiteko aukeretako bat.