Itxi

Faktoria

Ana Galarraga

"15 urteko neskatxa baten gisan jarri nintzen Shakira eta Piqué ikustean"

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Arroako ordainlekuan lan egiten du Galarragak eta asteburuan Shakira eta Piquerekin egin du topo.

  • Ana Galarraga, atzean Shakira eta Piqué dituela

    Ana Galarraga, atzean Shakira eta Piqué dituelaAna Galarraga, atzean Shakira eta Piqué dituela

    4:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arroako (Zestoa) ordainlekuan lan egiten duen Ana Galarraga izan dugu "Faktorian". Larunbat eguerdian, bertan bidesaria kobratzen ari zela, burua errepidera begira jarri eta Shakira kantaria eta Gerard Piqué futbolaria ikusi zituen euren autoan. "15 urteko neskatxa baten gisan jarri nintzen", esan digu. Urduri zegoen arren, selfie bat atera al zezakeen galdetu zien Ana Galarragak, eta baiezkoa eman zioten.

Hemen zertan zebiltzan galdetu zien Galarragak, eta, azaldu ziotenez, Aizarnazabalera zihoazen, Wavegarden olatu artifizialen enpresara. Bertan surfean ibili direla baeztatu dio enpresak Euskadi Irratiari, eta, antza denez, bigarren aldia du Shakirak Aizarnazabalen, surfari lotutako proiektu profesionalen batek ekarri baitu oraingoan Gipuzkoara.