Publizitatea
Itxi

2021/06/09

10:09

Faktoria

Carlos Iturgaiz

Iturgaiz: "Colon plazan egongo gara"

Mikel Rotaexe | EITB media

Indultuen aurka egitea VOXen alboan manifestatzea baino garrantzitsuagoa dela esan du Carlos Iturgaizek Faktorian, eta PPko agintari denak Colonen egongo direla, "fisikoki edo espirituan".

  • Carlos Iturgaiz

    Carlos Iturgaiz

    24:30 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Carlos Iturgaiz EAEko PPren presidenteak bat egin du Kataluniako preso independentistak indultatzearen aurka elkartzeko deialdiarekin, eta iragarri du Madrilgo Colon plazan egongo dela igande honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPren presidenteekin batera. VOXen alboan protesta egitearen inguruan, Iturgaizek "Faktoria"n esan du ez dagoela deseroso, "helburua argazkia baino garrantzitsuago delako", eta, PPko agintari asko bertaratuko ez diren arren, "espirituz" egongo direla Espainiako hiriburuan.

Indultuak tarteko, politikari bizkaitarrak gogor egin du Pedro Sanchez Espainiako presidentearen aurka: "Golpistak ez dira damutu, epaiketa justua izan zen, baina Sanchez kosta ala kosta ari da botereari eusteko ahaleginean". Kataluniako auzia konpontzeko PPk proposamenik ba ote duen galdetuta, Iturgaizek erantzun du bide bakarra "konstituzioa errespetatea" dela, eta ukatu egin du indultoen inguruko polemika hauspotuz Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohiaren inputazioa ezkutatzen ari direnik.

"LABI soberan dago"

Iturgaizek uste du "berandu" datorrela EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek pandemiaren aurka adostutako legea, eta LABI "soberan" dagoela: "Erakunde inpartzial eta independentea behar da LABI ordezkatzeko, porrot egin duelako". Eusko Jaurlaritzari legea alderdien esku uztea egotzi dio, "epaileekin arazoak ez izateko", eta Unidas Podemosi "plastilinazko oposizioa" egitea: "EAJ babesten ari da, Madrilen EAJ behar duelako".

Euskadiko PPren egoeraz, Iturgaiz "pozik" dagoela dio, Bizkaian ez dela arrakalarik, eta datorren urtean egingo dutela alderdiaren kongresua. Eta, azkenik, Urdaibaiko Guggenheim proiektuaz galdetuta, nabarmendu du lehentasunak pandemia behar duela eta proiektua ezagutu nahi dutela, "batez ere aurrekontua".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;