Faktoria
Alfonso Rios, CCOO
"Uda ostean grebak eta mobilizazioak egotea posible da"
Pilar Goya | EITB Media
Arlo publikoko behin-behinekotasuna murrizteko, lan merkatuaren erreforma indargabetzeko eta pentsio sistema berritzeko negoziazio mahaietan akordiorik ez badago, greba egon litekeela iragarri du.
-
"Uda ostean grebak eta mobilizazioak egotea posible da".
13:55 min
Alfonso Rios CCOOeko lan osasun arloko arduradunak eiznbesteko jo du lan merkatuaren erreforma indargabetzea. Behin behinekotasuna murrizteko Espainiako gobernua plazartzen ari den neurrien inguruan, aztertu egin behar ditzutela aipatu du aldi baterako erregulazio txostenak betirako gelditzea aldarrikatu du eta ez soilik irailaren 30 arte luzatzea. Jaurlaritzaren administrazioan eta udaletako behin-behinekotasun tasa altua salatu du eta bereziki kezkatuta mintzatu da Osakidetzan dagoen % 58ko behin behineko tasarekin: "Ulertzezina da eta egoera horri buelta eman ez bazaio, administrazioek ez badiote irtenbiderik ematen, uda eta gero grebak egon daitezke".
Izan ere, hainbat negoziazio prozesutan murgilduta daudela aipatu du, lan merkatuaren erreformari eta pentsio sistemari buruzkotan, eta gogora ekarri du, azken horren inguruan, CCOOek bi marra gorri dituela: "sostengagarritasun faktorea desagertzea eta pentsiodunek, erosmen ahalmenik gal ez dezaten, pentsioen errebalorizazioa KPIren arabera egitea. Bestela, CCOO ez da egongo".
Gainera, pandemiaren ondorioz laneko arrisku psikosozialak nabarmen areagotu direla azpimarratu du; argitu dueez, gehien bat emakumeak, zaintza lanetan ari direnak eta lana egin arren txirotasunean bizi direnak dira. Azkenik, lan istripuen arloan, sindikatuek bat eginda lan egitea aldarrikatu du, "guztiek salatzen dugu prebentzio falta eta guztiek salatuko dugu gauza bera kalean".