Faktoria magazina
KRESALA ETA HAIZEA AURPEGIAN
Josu Mañarikua nabigatzaile gazteak itsas bidaiak eskaintzen ditu Kanarietan
Jon Artano | EITb media
22 urtegaz belaontzi xahar bat erosi, Zumaian itsasoratu, eta Hierro irlaraino joan zen elgetar gaztea: 'Abentura bat izan zen, tituluak izan arren nabigatzen oso gutxi nekielako, bidean ikasi nuen'.
-
Josu Markinakua, elgetar gaztea
11:05 min
Caroline du izena belaontziak, "Dufour klasiko bat da 1980koa", eta bost lagun hartu ditzake kapitainaz gain. Josu Mañarikuak Kanaria Uharteetan nabigazio oporraldiak eskainiko ditu uztailaren 10ean hasita. Kanarietan nabigatuz jarri dio izena ekimenari, eta irla haietara abiatu aurretxoan izan da Euskadi Irratiko estudioan udarako eskaintzen duen planaren xehetasunak emateko, eta itsasoan nola hasi zen kontatzeko.