Itxi

Faktoria

Eutanasia

Prest gaude eutanasia legea sartzen denerako?

JOne Larrañaga | EITb media

Ekainaren 25ean sartuko da indarrean martxoan Espainiako Kongresuak onartutako legea. Une horretatik bertatik egin ahal izango dira eskariak eta une horretatik bertatik zabalduko dira erronka berriak.

  • Sufrimendu larria eragiten dien gaitz sendaezina duten gaixoek egin ahal izango dute eskaria

    Sufrimendu larria eragiten dien gaitz sendaezina duten gaixoek egin ahal izango dute eskaria

    11:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eutanasia legea indarrean sartu aurreko azken egunak dira hauek. Hamar egun barru aukera hori eskatu ahal izango dute sufrimendu larria eragiten dien gaisotasun sendaezina dutenek. Eskari historikoa, hamarkadetako eztabaidak eragin dituena eta, azkenean, joan den martxoan Espainiako Kongresuak onartu zuena.  Hiru hilabete pasatuta sartuko da indarrean eta legeak berak aurreikusten duenez, ordurako prest egon beharko dute osasun egiturek. Besteak beste, eutanasia eskariak aztertu beharko dituen berme eta ebaluazio batzordeak.

Eusko Jaurlaritzak osatuta du egitura eta dekretua eta izendapen proposamenak ere egin dira. Jaurlaritzako iturriek ez dute hemendik aurrerakoei buruzko xehetasunik eman nahi baina bai zehaztu dutena da, hilaren 25etik aurrera jakinaraziko dituztela nortzuk osatuko duten batzordea eta zein izango den batzorde horretako burua ere. Nafarroan, oraintxe ari dira eztabaidan eta hilaren 30erako aurre ikusten dute batzordea osatuta egotea, eta prest legoke, beraz, ekainaren 25ean legea indarrean sartu eta berehala eutanasia eskariren bat etorriz gero hura aztertzeko. Gogoratuko behar da eskari aktiboa dela eutanasiarena, norberak bere buruan jabe denean egin behar duena eta bitan berretsi behar dela, mediku arduraradunari, lehen aldiz, eskari hori egiten zaionetik.

Besterik da, ordea, errealitate berri honi aurre egiteko prest ote dauden osasun publikoa eta profesionalak. Edurne Egino bioetikan aditu da eta Heriotza Duinaren Aldeko Elkarteko medikua. Eutanasia benetan eskubide gauzagarria izan dadin jarrera proaktiboa izan behar dela azpimarratu du, osasun batzordeak aldeko jarrera izan behar duela eta osasun publikoan bertan bermatu behar zaiela eskatzaileei eskubide hori betearaziko dutela.

Mila Arrieta mediku erretiratua da. Pasaiako familia mediku izandakoa eta zainketa aringarrien bultzatzaile lehenengoetarikoa. Berarentzat pausu "oso garrantzitsua" eta "beharrezkoa" zen hau baina ezin da beste edozen zerbitzu balitz bezala kudeatu. Dirutan, pertsonalean eta, batez ere, osasun profesionalen heziketan inbertitu beharra azpimarratu du.