Itxi

Faktoria

Ticket Bai abian 2022an

Perona: "Herritarrok jakin behar dugu denon ekimena dela iruzurraren aurkakoa"

Pilar Goya | EITB media

Datorren urtetik aurrera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan indarrean izango den fakturazio sistema berriak 200.000 autonomo eta enpresa txikiri eragingo die. Iruzurrari aurre egitea da helburu nagusia.

  • TICKET BAI fakturazio sistema berriak 200.000 autonomo eta enpresa txikiri eragingo die.

    Arropa denda bateko irudia

    23:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek Ticket Bai izeneko fakturazio sisema berria martxan jarriko dute 202an. Jarduera ekonomikoa duen orok ezarri beharko du eta esan nahiko du, salerosketa bat egin orduko faktura jaulkitzearekin batera zuzenean ogasunari jakinarazi beharko zaiola informatika aplikazio baten bitartez.  Lurraldez lurralde badaude ñabardurak. Bizkaian, Batuz programaren barruan kokatuko da Ticket Bai fakturazio sistema, operazioen erregistro liburuen aurkezpena ogasuneko egoitza elektronikoan egiteko betebeharrarekin batera. Arlo guztietan ezarriko da sistema berria urtea hastearekin bat.

Gipuzkoan aldiz, epeka egingo da: urtarrilean  aholkulariak, martxoak abokatu eta jarduera profesionalak, maiatzean txkikazko merkataritza eta ostalaritza, urrian eraikuntza, garraioa eta ileapaindegiak eta abenduak, handikazko merkataritza eta besteak. Araban, azkenik, 2022ko urrian hasiko dira Ticket Bai sistema ezartzen. Hiru lurraldetan isunak arrikusten dira Ticket Baiezarri ezean.

Fakturazio sistema berriaren helburuak dira Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza foru diputatuaren arabera, "iruzurrari aurre egitea baina baita negozioen digitalizazioan urrats bat aurrera ematea eta zerbitzu on bat eskaintzea ere. Zentzu honetan, gure helburua da tramiteak diren zerga betebehar esparru horiek ekidin eta Ogasunak berak egitea. Horretarako datuak izan behar ditugu, datu fidagarriak. Orain arte jardun ekonomikoei buruzko datuak berandu iristen zaizkigu. Sistema berriarekin faktura guztiak izango ditugu eta sarrera eta gastu liburuak ikusgai izango dituzte lehenego momentutik".

Jasotako kritiken aurrean, Ticket Baik eskatzen duen inbertsioari buruz  -2.000 eta 3.000 euro artekoa zenbait kasutan- beharren araberakoa izango dela onartu du Peronak, azpimarratuz aukera asko daudela. Izan ere, lehendik digitalizazioan urratsik eman ez duenak zailtasun gehiago izango ditu eta garestiagoa irtengo zaio Onartu du  bateren batek nahiagoko duela erretiroa hartzea zerbitzua ematen jarraitzea baino. Nerea Hernandez Aretxabaletako Zenbaki artezkaritza bulegoko kideak horixe beretsi du, arloka baino digitalki prestatuta ez daudek izango dituztela zailtasunak egokitzeko. 2022a iristeaz bat kaosa izango den galdetuta, baietz uste du, "etxeko lanak egin gabe iritsiko direnak izango direlako".