Itxi

Faktoria magazina

ELIKADURA BURUJABETZA

Garia ereiten hasi dira Errezilen, bertako haziak berreskuratuz, ogia egiteko

Jon artano | EITB Media

Errezilgo Irure Txiki eta Solakakoak, eta Eibarko Xoxolakoak, ari dira Hazitik Ogia proiektua bultzatzen. Neiker ikerketa-zentroak lagundu die, mende erdi barrena lozorroan egondako haziak lortzen.

  • Joserra eta Edurne Agirre, Errezilgo okin zerealistak

    Joserra eta Edurne Agirre, Errezilgo okin zerealistak

    16:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audentes fortuna iuvat dio latinezko esapideak, eta Agirretarrentzat halaxe suertatu zen estreinako urtean. Baziren berrogeitahamaka urte Errezilen azkenengoz garia erein zutenetik. Uzta bikaina bildu zuten Irure Txikiko Joserra eta Edurne Agirre anai-arrebek. Geroztik zekalea eta espelta ere aldatu dute, eta uzta batzuk halamoduzkoak izan diren arren ez daude etsitzeko, "bidean ikasten ari dira" eta borondate adina umore badutela demostratu dute Jon Artanorekin izan duten berriketaldian. Agirretarrek, Biolur elkartean dauden Solaka eta Xoxola baserrietako kideekin elkar hartuta, Gipuzkoako gari barietateak berreskuratu dituzte ogia egiteko. Espainiako hazi biltegi batean mende erdi barrena lozorroan izan diren haziak eskuratu dituzte beren asmoa betetzeko. Garia erein, uzta bildu, alea bihitik bereizi eta ehotu, eta irinaz ogia ondu. Den-dena egiten dute etxean. 

Garai batean erabat ohikoa zen garia Gipuzkoan: "Etxerik ez zen garirik gabekorik Errezilen" esan digu Lizarreta Errotako Aureliano Aiertza Iturriak.

Irure Txikin woofer, "garai bateko morroien tipora", ari den Katrin ere mintzatu da Euskadi Irratiko mikrotik. Zortzi hilabetean euskaraz ederki ikasi du berlindarrak.