Publizitatea
Itxi

2021/06/28

11:12

Faktoria

LGTBIQ+ harrotasun eguna

Ekain Perrino: "Erakunde publikoek serioago hartu behar dute homofobiaren gaia"

OIhane Yustos | EITb Media

LGTBIQ+ harrotasun egunean, ekainaren hasieran irain homofoboak eta jipoia jaso zituen Ekain Perrino gaztearen aldarrikapena jaso dugu: "Ez da nahikoa gaur bandera bat jartzea".

  • Ekain Perrino, Basauri

    Ekain Perrino, Basauri

    3:15 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ez da hilabete pasa, bere herrian, Basaurin, irain eta eraso homofoboa jasan zuela eta, oraindik, ez da erabat errekuperatu Ekain Perrino. "Antsietatearekin" dagoela eta "beldurra" sentitzen dituela kontatu du Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian. Adierazi duenez, epaibidea motel doa eta ez du itxaropen handirik: "Ikusi dudanagatik, hiltzen ez bazaituzte, ezin duzu askorik espero". 

Kalera ateratzeko gogorik ez baina, gaur Bilbon deituta dagoen protestan azaltzekoa da. Mezu argia utzi nahi du 2021eko harrotasunaren egunean, agintari politikoei zuzenduta: 'Erakunde publikoek onartu behar dute homofobia existitzen dela, eta gatazka honi benetako irtenbidea emateko ardurak bilatu behar dituztela'. Ohartarazpena egin dien Ekain Perrino basauriarrak, erakunde publikoetako ordezkariei: "Ez da nahikoa gaur banderak ipintzea, gaia serio hartzen ez badute, kaleak ez dira guretzat seguruak izango".

Basauritarraren iritziz, homofobiari dagokionez, zaila da betidanik sartu izan zaizkigun ideietatik urruntzea, baina garrantzitsua da bakoiztak re burua aztertzea eta aldatu behrrekoa aldatzea. "Guk jarraituko dugu salatzen eta seinalatzen bakoitzak bere burua seinalatu arte", azpimarratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;