Faktoria
Artikutza
"Naturak gure ekimenak deusezteko duen indarra erakutsi digu Enobietan"
Ane ALbisu | EITb Meia
Artikutzan hustutako Enobietako urtegian izan gara, Arturo Elosegi EHUko katedradunarekin eta Iñaki Uranga Artikutzako administratzailearekin. Erreka bere bidean doa eta landaredia hazten ari da.
-
Arturo Elosegi eta Iñaki Uranga Enobietako urtegia izandako lekuan
21:31 min
Artikutzako Enobieta urtegia hustu egin zuten hainbat arrazoi tarteko eta ura izandako lekuan landaredia nola ari den hazten ikusi dugu bertatik bertara. Adituak ikertzen ari diren lekua da eta hain zuzen ere bi aditurekin hurbildu da Jon Artano lankidea bertara. Arturo Elosegi EHUko katedraduna da landareen biologian eta ekologian eta Iñaki Uranga ingeniaria, Artikutzako administratzailea.
Arturo Elosegiren hitzetan "argi ari da geratzen naturak nolako indarra duen gure ekimenak deusezteko". Haren ustez "Enobietako urtegia Artikutzako puntu beltza zen eta argi geratzen da gizakiak egindako eraikuntzak ez direla betiko". Iñaki Urangak hainbeste urtez urtegia beteta ikusi ondoren "hutsunea" sentitzen du, baina "ohitu egin behar" esan digu.