Faktoria
Kontxan festa
Kontxako pasealekuko bapateko festa: Berriatuko dantzariak eta gaita eskoziarra
Ane Albisu | EITb Media
Alan Kennedy eskoziarra Kontxako pasealekuan gona jantzita gaitarekin euskal piezak jotzen ikusi eta bapatean "Zazpi jauzi" entzutean dantzan hasi ziren Berriatuko neska gazteak.
-
Berriatuko neska taldea eta Alan Kennedy musikari eskoziarra
6:05 min
Egun pasa Donostiara joan eta ezustean festa antolatu zuten Kontxako pasealekuan Berriatuko neska gazteek. Dendaz denda arropak erosi eta dirua gastatu ondoren, umorez jantzi zuten Kontxa ingurua eta jendea begira geratu zitzaien. Alan Kennedy eskoziarrak urtebete darama Euskal Herrian, Orion, bizitzen eta ari da euskal doinu ezagunak gaitarekin jotzen ikasten eta euskaraz ere ikasten ari da. Jende aurreran erakusteko gogoz, gona eta guzti Kontxako pasealekuan aritzen da batzutan musika jotzen. Atzo poz ederra hartu zuen bapatean neska gazteak bere aurrean dantzan hasi zirenean.
Alan Kennedyrekin eta Naroa Barinagarrementeria eta Malen Cidekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan.