Itxi

Faktoria

Behin-behineko langileak

Igor Eizagirre, ELA: "Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak ez lukete akordioa bete behar"

OIhane Yustos | EITB Media

Igor Eizagirre ELA sindikatuko Gizalan arduradunaren arabera, langile publiko askoren kaleratzea ekarriko du Espainiako gobernuak CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin sektore publikoko behin-behineko langileei lotuta onartu duten akordioak.

  • Behin behineko langile publikoak

    Behin behineko langile publikoak

    8:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako gobernuak CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin sektore publikorako hitzartu duen akordioak, langile publiko askoren kaleratzea ekarriko du ELA sindikatuaren arabera. Miquel Iceta ministroaren sailak sindikatuekin egin duen negoziazioetan esku hartu du ELAk baina, ez du hitzarmena izenpetu. Ez da nahikoa, Igor Eizagirre ELAko Gizalan arduradunak "Faktoria"n adierazi duenez: "ez du bermatzen bitarteko edo interinen postuak kontsolidazioa eta horrek arriskuan jarriko du milaka langile publikoren postua'. ELAk Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuari eskatu die, ez dezatela 'ministro kontseiluak onartuko duen lege dekretua aplikatu".