Itxi

Faktoria magazina

Banatutako gurasoak

'10 banaketatik 8 gatazkatsuak dira'

Amaia Artetxe

Gurasoen erabakiak seme alabengan izaten duen eragina da banaketen albo ondorio kezkagarriena Zigor Egiarte sikologoak eta Yolanda Larreategui irakasle eta idazleak azaldu digutenez.

  • Zigor Egiarte sikologoa eta Yolanda Larreategui irakasle eta idazlea

    Zigor Egiarte sikologoa eta Yolanda Larreategui irakasle eta idazlea

    34:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badira bizitzan hartzeko oso zailak diren erabakiak, norberari bakarrik ez, beste batzuei ere eragiten dietelako eta horrek erantzunkizunaren zama gehitzen dio erabakiaren zailtasunari. Seme-alabak dituzten bikoteen banaketak dira erabaki zail horien artean zailenetarikoak. Izan ere, bikoteak ondo daki beraien erabaki horrek eragin zuzena izango duela seme-alabengan. Eta jakina, denek nahi dute prozesua ahalik eta egokien burutu baina, beti ez da asmatzen. Orduan dator frustrazioa eta erruduntasun sentimendua, gurasoak horretaz jabetzen direnean. Alegia,  ez direla ari gauzak espero zuten moduan egiten eta beraien seme alabengan sufrimentua eragiten ari direla. Gai zaila delako eta jende ugari kezkatzen duena, argi pixka bat jartzen zailatuko gara ipuin baten eta psikologo baten laguntzaz.

'Gurasoak tokatzen zaizkit' du izena ipuinak (EREINek argitaratua eta Amaia Nollaren ilustrazioekin osatua), ekainean argitaratu zen eta Yolanda Larreategui Lehen Hezkuntzako irakasle markinarra da egilea. Yolandari irakasle daramatzan urte hauetan guztietan izan dituen banatutako gurasoen seme alabengandik ikusi izan duenak piztu zion ipuina idaztearen beharra eta bere mezua garbia da: umeen betaurrekoak jartzea falta zaigu. Ados dago horretan Zigor Egiarte sikologoa eta gaian aditua. Banaketa minik eta gatazkarik sortu gabe gauzatu daitezkeen arren, gehienetan prozesu zailak izaten dira eta denen hobe beharrez, bereziki haurrenaren mesedetan, sarean lan egitearen beharra azpimarratu du.