Faktoria magazina
Euskal regetoia
AyVee: "Diskoteka batean euskarazko regetoi abesti bat ‘la bonba’ izango litzateke"
Olatz Silva
Abeslaria eta dantzaria da Andrea Vitoria; euskarazko regetoi abestiak sortzen ditu.
-
AyVee, regetoi abeslaria
16:51 min
Jendearentzat arraroa izan badaiteke ere, euskara eta regetoia batu ditu Andrea Vitoria abeslari tolosarrak. AyVee da bere izen artistikoa. Pasa den urtean kaleratu zuen bere lehenengo lana eta ordutik beste hainbat abesti sortu ditu. Bere azken lana Las nenas izeneko abestia da; O, Peio, Peio euskal kantaren moldaketa bat.
Nahiz eta jende askok regetoia matxismoarekin lotu, argi dauka AyVeek: "Regetoia inoiz ez da matxista izan, matxistak letrak egiten dituztenak dira".
Abeslaria izateaz gain, dantzaria ere bada AyVee. Izan ere, bietako bat aukeratu beharko balu, dudarik gabe dantza aukeratuko luke. "Musika egiten hasi nintzen dantza gustuko dudalako", aitortu du.
Estreinako kontzertua irailaren 18an emango du Bonberenean, Tolosan. Tolosarra izanda, hori zen bere helburua, kontzertua etxean egitea. "Showa" eskaini nahi du: "Jendeari zerbait desberdina eskaintzea asko gustatuko litzaidake".
Asko falta zaio ikasteko gazte tolosarrari, baina onartu egin du Tolosan beste artista bat jaio dela.