Itxi

Faktoria magazina

ANTZERKIA

Uda gau bateko estreinaldia (estreinaldiaren aurretxoko kontuak, Donostiako Antzoki Zaharretik)

Jon Artano | EITb Media

'Bost Minutun' obraren estreinako emanaldia baino ordu batzuk lehenago izan gara Txalo konpainiako ekoizle Martin Agirrerekin eta aktore protagonistekin, Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkortarekin.

  • Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia Donostian, Antzoki Zaharraren karteldegi aurrean

    Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia Donostian, Antzoki Zaharraren karteldegi aurrean

    24:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kaka piloa opa diote elkarri. Pablo Mir argentinarrak sortutako Entre ella y yo antzezlana euskaratu eta moldatu dute. Begoña Bilbao da zuzendaria, eta ekoizle exekutiboa Martin Agirre da. Agirrerekin egin dut topo Jon Artanok "Faktoria"n, eta kontatu dio ekoizle izateaz gain "muntatzaile, kargatzaile, errekadista, ogitartekoen arduradun..." dela; "denetik" egiten duela. Antzerkigintzan daramatzan urteetan ikusi eta ikasitakoez aritu da Agirre mikrofonoan, Antzoki Zaharrean batetik bestera, ibilian. Halako batean protagonista parearekin topo egin dute eta estreinaldi aurretxoan sabelean sortu ohi diren tximeletez-eta aritu dira haiek...