Itxi

Faktoria

Afganistan

Mikel Ayestaran: "Egoera benetan oso larria da, gerra Kabuletik gero eta gertuago dago"

Oihane Yustos | EITB Media

Ekialdi Hurbilean EITBk duen berriemailearen ustez, "ehunka mila lagun babesa hartzen ari dira Kabul hiriburuan baina, Afganistago zibilek ez dute nazioartetik ezer espero behar".

  • Afganistan

    Afganistan. Argazkia: EFE

    3:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Afganistango egoera larria da". Esaldi labur horrekin azaldu du Mikel Ayestaranek herrialdean bizi dena. Urtetan Ekialde Hurbileko informazioa jarraitu duen berriemaileak Kabul hiriburura iristear ikusten du gerra, talibanek Afganistan iparralde zein hegoaldeko hiri garrantzitsuak kontrolpean hartu ondoren. Gertatuko denarekin ez du zalantzarik, "Faktoria"n azaldu duenez: "Talibanek indarrez hartu nahi dute herrialdia eta 2021 arte indarrean zegoen Emirerria ezarri nahi dute kosta ahala kosta, eta ez dute hori negoziazioaren bitartez egingo, indarrez egingo dute".

Talibanen hedapenarekin batera, milaka herritarren ihesaldia etorri da. Ayestaranen ustez, ez zaie nazioartetik laguntzarik etorriko: "Kabul gelditu den azken babeslekua bihurtu da, ehunka mila lagun elkartu dira eta hurrengo orduak oso garrantzitsuak dira, baina argi dago nazioartetik Afganistango zibilek ez dutela ezer espero".