Itxi

Faktoria

Nafarroako politika

Ruiz: "Gazi-gozo doa legealdia. Ez dugu onartuko atzerapausorik hizkuntza politikan eta beste arlotan"

Xiker Esnal | Eitb Media

Bakartxo Ruiz EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramaileari pandemiaz, legealdiaz eta etorkizunaz galdetu diogu. Irailetik aurrera hainbat eztabaidari berrekingo diote Nafarroan, eta Chiviteren gobernuari jarrera aldatzeko eskatuko diote euskararen eta fiskalitatearen inguruan, besteak beste.

  • Bakartxo Ruiz:"Ez dugu onartuko atzerapausorik hizkuntza politikan eta beste edozein arlotan"

    Bakartxo Ruiz:"Ez dugu onartuko atzerapausorik hizkuntza politikan eta beste edozein arlotan"

    23:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aktualitateari lotutako hainbat gai aztertu ditugu Bakartxo Ruizekin, Nafarroako Parlamentuan EH Bilduk duen bozeramailearekin, Euskadi Irratiko "Faktoria"n. Pandemiak ia dena baldintzatu duen honetan, bide erdira iritsi den Maria Chivite Nafarroako lehendakariaren legealdia "gazi-gozoa" izan dela dio Ruizek. Eskuineko alderdiek proposatutako hainbat politika "bazterrean" utzi izana positiboa dela uste du EH Bilduren ordezkariak, baina "desberdintasun nabarmenak" dituztela Nafarroako Gobernuarekin hainbat gairen inguruan. Ruiz oso kritiko mintzatu da Chiviteren gobernuak euskararen eta fiskalitatearen inguruan egin duen kudeaketarekin, eta, salatu duenez, "pandemiaren aitzakipean Gobernuak ez du urratsik egin nahi izan" arlo horietan. Ruizek iragarri du irailetik aurrera helduko diotela berriro gai horiei, eta, euskarari buruz, "funtsezkoa" dela EH Bildurentzat: "Ez dugu onartuko atzerapausorik ez hizkuntza politikan eta ez beste edozein arlotan".

Pandemiaren kudeaketaz, Nafarroako Gobernuari "inprobisazioz" jokatzea egotzi dio EH Bilduko politikariak, "herritarrei mezu kontrajarriak" eman dizkiela esanez: "Mezu garbiak behar dira, ez da hainbeste zein neurri behar diren edo ez. Aurrena, zezenketak egin zitezkeela kalean, herri-bazkariak ere bai, eta gero, ordea, atzera egin zuten". Era berean, txertoa derrigortzea ez da beharrezkoa Ruizen iritziz, profesionalean artean "elkartasuna ekintza handia" izan delako. Dena den, bidea "konbentzitzea dela uste du, eta ez "derrigortasuna".