Faktoria
TOKIOKO PARALINPIAR JOKOAK
Romarate: "Urtebeteko atzerapenak are gehiago gogortu du kirolarien prestakuntza mentala"
X.E.
Ander Romarate aditua da kirol egokituan eta goi-errendimenduan. Tokioko Paralinpiar Jokoetan 20 euskal ordezkarik hartuko dute parte, eta gehientsuenen prestaketa prozesuan aritu da lanean. Alor psikologikoaren garrantzia nabarmendu digu Romaratek.
-
Olinpiar Jokoen ondoren, gaur hasiko dira Paralinpiar Jokoak Tokion.
13:44 min
Beharbada oharkabean iritsiko ziren askorentzat, baina hemen dira Tokioko Paralinpiar Jokoak. 20 euskal ordezkarik hartuko dute parte joko hauetan, eta gehienekin aritu da prestaketa prozesuan Ander Romarate. Kirol Egokituaren Euskal Federazioan goi-errendimenduaren arduraduna eta Emen4sport enpresako teknikaria da, eta Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan dugu prestaketa prozesuaren berri emateko.
Olinpiar Jokoak bezala, Paralinpiar Jokoak ere urtebeteko atzerapenarekin iritsi dira Tokiora, eta horrek zaildu egin du kirol egokituan aritzen direnen prestakuntza prozesua. Hitz bat aukeratuta, prestaketa "gogorra" izan dela azpimarratu digu alor psikologikoaren garrantzia nabarmendu duen prestatzaile euskaldunak. Musikaz hornitutako tartea izan da, eta musika bera kirolarientzat zein garrantzitsua izan daitekeen ere azaldu digu 2012an Londresko Paralinpiar Jokoetan aritu zen igerilari eibartarrak.