Itxi

Faktoria

ALDI BERRIAK

Ziklo berriak, abenturak eta ustekabeko aldaketak

IMANOL DE LA VARGA

Aldi berrien aurrean dauden herritar zenbaiten testigantzak jaso ditugu ikasturteko lehen "Faktoria"n. Emozioetatik eta zirraratik, gertuko kontakizunak lehen pertsonan.

  • ZIKLO BERRIEI EKITEKO PREST

    "Faktoria"ko gonbidatuak. Argazkia: Euskadi Irratia

    28:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kizkitzak arropa denda berria ireki berri du Astigarragan; aitortu digu beldur puntua duen arren, ilusioz eta emozioz ekin diola abenturari.

Moha Mauritaniakoa da, Marokora alde egin zuen lehenik, handik Espainiari, Frantziara gero, baina, handik bota egin zuten; askotan hasi behar izan du ezerezetik. Orain Iruñeko garbitegi batean ari da lanean, baina berak informatikari izan nahi du.

Amaiaren gorputza jada garbi dago; tumorea desagertu da. Minbizi gogorra gainditzear da. Heriotzaren mamuak beldurtu du orain arte, baina, ingurukoekin harremanak estutzeko balio izan dio trantzeak.

Naiara ama izan berri da, duela astebete. Ama izateak ikuskera aldatu dio, gizartearen eta munduaren egoerak gehiago kezkatzen du orain.

David unibertsitatean hasi berri da, ingeniaritza mekanikoa ikasten. Aspaldi ez du ikasgela bat zapaldu, futbol zelai profesionalak ezagunago ditu. "Zuru"k   hamarkada bat baino gehiago egin du Realean. Ingurukoek ez dute erabakia erabat ulertu, hark, ordea, erronka ilusioz hartu du.