Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Onddo-nahaski bikain bat prestatzeko sekretuak

Iker Markinez sukaldariak nahaskiak prestatzean egin ohi ditugun akatsak zein diren azaldu du eta hainbat gako eman digu edonor gure platerarekin aho bete hortz uzteko.

  • Onddoak

    Onddoak

    6:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Onddo denboraldia hastear da, eta garai horretan ohikoa da onddo-nahaskiak prestatzea. Sarritan, ordea, lehorregi geratzen zaigu, eta ez dakigu zergatik. Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak hainbat gako eman digu guk prestatutako platerarekin edonor aho bete hortz uzteko:

-Arrautza nahikoak erabili: normalean gutxiegi erabiltzen ditugu.

-Suaren indarra behar bezala erregulatu: Onddoak zartaginean jarri eta salteatu (ez gehiegi egin). Zartagina beroa eta ondoak eginda daudenean, sutik atera eta sua jaitsi.

-3-4 arrautza bota (2 pertsonarentzat) segidan, ez banan-banan.

-Zartagina sutan jarri aurretik dena ondo nahastu eta gatz pittin bat bota.

-Zartagina sutan jarri. Etengabe mugitu. Krema moduko bat sortzen hastean sutik kendu. Buelta eman. Azkenik, erretilu batera atera.