Itxi

Faktoria

Inaxio Oiartzabal

Sare: "Konfrontaziorako erabili nahi izan dute Arrasateko ekitadia. Nahita eragindako nahasmena izan da"

P.G. | EITb Media

Sareren bozeramaileak adierazi du harriduraz hartu dutela Arrasatekoa "Unai Paroten aldeko "omenaldi edo gorazarre egiteko ekitalditzat jotzea. Euskal presoen giza eskubideen aldeko martxa bat zen, salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko aldarrikatzeko".

  • "Guztioi dagokigu arduraz jokatzea eta eskubide guztiak errespetatzea, pertsona guztienak".

    "Guztioi dagokigu arduraz jokatzea eta eskubide guztiak errespetatzea, pertsona guztienak".

    7:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sarek bertan behera utzi du biharko, Arrasaten deitua zuen martxa eta ekitaldi alternatiboak egingo ditu herrietako plazetan, "bizi arteko espetxe zigorraren aurka".

Erabakiaren berri eman aurretik, Inaxio Oiartzabal Sareren bozeramaleak "Faktoria" saioan salatu du hainbat hedabidek, erakundek eta taldek esandakoak gezurra izan dela, "batzuk lekuz kanpokoak eta beste batzuk interes ezberdinek bultzatutakoak, jakinda Arrasatekoa, 7/2003 legearen pean salbuespen neurrien baitan dauden euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko aldarrikatzeko zela. Ez zen omenaldirik".

"Konfrontaziorako erabli nahi izan dute eta ultraeskuina horretan saiatu da", salatu du Oiartzabalek eta argi utzi du eremu horretatik kanpo egongo dela beti Sare eta elkarbizitzarako eremuak bilatzen jarraituko dutela: "Elkarbizitza sano bat eraikitzeko oraindik ere salbuespenezko espetxe politikak eragiten duen sufrimendu asko gainditzeko lanean jararaituko dugu. Guztioi dagokigu arduraz jokatzea eta eskubide guztiak errespetatzea, pertsona guztienak. Guk uste dugu ez dagoela kontrajarria eskubideak errespetatzea eta biktimak kontuan izatea".