Faktoria
Geologian doktorea EHUn
Arturo Apraiz: "Ez dago jakiterik noiz arte jarraituko duen La Palma irlako sumendiaren laba-jarioak"
Jexus Artetxe | EITb Media
Laba hori lurraren sakonetik dator eta oso likatsua bihurtzen da lurrazaleratzen denean; hori horrela, motel mugitzen da. Lurra etengabeko mugimenduan dago, bai lurrikaren bai sumendien bitartez. Gogoratu behar da Kanariar Uharteak halaxe sortu zirela, irla sumenditsuak baitira.
-
La Palma irlako sumendia
10:58 min
Arturo Apraiz Geologian doktorea da EHUn, eta "Faktoria"n hari deitu diogu Palmako sumendiari buruzko xehetasunak eskatzeko. Azaldu digunez, laba hori lurraren sakonetik dator eta oso likatsua bihurtzen da lurrazaleratzen denean; hori horrela, motel mugitzen da. Lurra etengabeko mugimenduan dago, bai lurrikaren bai sumendien bitartez. Gogoratu behar da Kanariar Uharteak halaxe sortu zirela, irla sumenditsuak baitira.
Duela astebete Palmatik etorri berri da Maribi Iturrino getariarra. Kontatu digu bera eta bi lagun trekking egitera joan direla La Palmara. Pozik agertu da handik garaiz itzuli direlako, sumendia esnatu baino lehen. Adierazi digu mugimendu sismikorik batere ez dutela sumatu han izandako aste horretan. Euskaldun askorekin egin dute topo han, mendian ibiltzeko paraje eder eta ugariak baititu irla horrek.