Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Erkoreka:"Puigdemonten atxiloketak ez dio ondorio onik ekarriko Katalunian abiatutako elkarrizketa mahaiari"

P.G. | EITb Media

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak esan duenez, "itxaropena izan behar da Kataluniaren etorkizuna elkarrizketaren bidetik etortzeko eta atxiloketa ez izatea horretarako oztopo". Pandemiari dagokionez onartu du osasun larrialdi egoera altxatzea aukeretako bat dela.

  • Josu Erkoreka

    Josu Erkoreka

    23:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburua elkarrizketatuko dugu "Faktoria"n Carles Puigdemonten atxiloketaren biharamunean. Haren hitzetan, berez politikoa zen arazo bat judizializatu izanaren ondorioetako bat da Puigdemonten atxiloketa. Dena den, Italiako epaileek zer erabaki hartzen duten ikusi beharko dela ohartarazi du: "Atxiloketa poliziak hartutako erabaki bat da baina espainiar Estatua entregatuko duten ala ez epaile batek erabaki behar du eta ikusi dugu Alemanian zer geratu zen, poliziak atxilotu bai baina gero epaile batek, arrazoi juridikoak tarteko ez zela bidezkoa ebatzi zuen".  Era berean, Kataluniako presidente ohiaren inmunitateari buruzko zalantzak ere argitu beharko direla gaineratu du eta salatu du  Katalunian bertako gobernua eta Espainiakoaren artean sortu den elkarrizketa mahaiari ez diola ondorio onik ekarriko, "itxaron dezagun Kataluniaren etorkizuna elkarrizketaren bidetik konponketara joatea eta atxiloketa ez izatea hortarako oztopo".

Pandemiaz 

Erkorekak onartu du osasun larrialdi egoera altxatzea aukeretako bat dela: "Logikoa litzateke, ezta? Legeak berak jasotzen du prebisio hori, adierazle batzutara iritsita bidezkoa eta dela osasun larrialdi egoera altxatzea. Baina ikusi egin behar da, oraindik ez gara maila horretara iritsi". Egunero egiten dutela datuen jarraipena eta bide onetik doazela azpimarratu du baina, azken erabakia, lehendakariarena dela. Datorren astean LABI aholkulari batzorde teknikoaren ondoren erabakiko du lehendakariak LABI politikoa deitzea.

Segurtasunaz

Jende pilaketak eta kale edanari aurre egiteko polizia dispositiboak antolatzerakoan, ez dagoela irizpide bakarra esan du Erkoreka Segurtasun sailburuak: "Ikusten ari gara Europa guztian eredu bat ezartzen hasia dagoela eta Europako gazte guztiek jarraitzen dutela  eta polizia hurbiltzen denean, indarrean dagoen arau baten kontra eraso egiten dutelako, aurre egiten diote, inoiz harriak eta botilak jaurti ere bai".

Donostiako Ikatz kalean eta Bilboko Somera kalean hauzokideek salatu duten segurtasun faltari buruz galdetuta berriz, ukatu egin du  horrelakorik dagoenik: " Ez dago segurtasun faltarik. Zehaztu behar da zer eskatzen den segurtasun faltaz hitz egiten denean, eta herritarren eta tabernarien kexuak dira euren eginkizuna egiteko baldintzarik ez dutelako. Segurtasun falta adierazten duten mehatxu serioak dira,  pertsona eta ondasunak arriskuan jarriko dituzten portaerak daudenean. Zentzu horretan, ez dago segurtasun hutsunerik".

Autogobernuaz

Eskumenen transferentziaz Erkorekak egintzat eman du urtea amaitzerako Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko batzorde bitarikoa elkartuko dela: "Joan den astean hitzartutakoa da, urtea bukatu baino lehen batzorde bitariko bati deitu beharko litzatekeela zintzilik dauden transferentzia batzuk aurrera eramateko, IMV delakoa eta trenak". Eta autogobernuan sakontzeko Legebiltzarreko lan taldeak lanei berrekiteaz,  itxaropentsu azaldu da, akordioa posible dela iritzi dio, beti ere argi utzita autogobernuari buruzko eztabaida guztia Legebiltzarrean kokatuko dela eta Jaurlaritza ez dela zuzenean eztabaidan sartuko.

PSE 

Euskadiko sozialisten  burzagitzan izango den lidergo aldaketak ez diola gobernu koalizioari eragingo, ziur mintzatu da lehendakari orde lehenegoa: "Ez dut beldurrik, Gobernuko bi kideen artean harremana sendoa da eta konpromiso tinkoa dago  gobernuari eustekoa. Ez du epe laburrean, legealdi honetan aldaketarik ikusten ezta urrundik ere. Are gehiago esango nuke, Eneko Andueza koalizioarekin oso gustura dagoela".