Itxi

Faktoria

Erreportajea

Unai Fernandes, mikologoa:"Perretxikoak basoko ekosistema zaintzeko beharrezkoak diren izaki bizidunak dira"

P.G. | EItb Media

Nafarroan perretxiko denboraldia zabaltzearekin batera, Unai Fernandes Aranzadiko mikologoarekin egin du mendi-buelta Pilar Goyak.

  • Unai Fernandes

    Unai Fernandes

    8:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Perretxiko denboraldia zabaldu da gaur ofizialki Nafarroan, eta "Faktoria"n txangoa egin dugu mendira. Onddo, ziza hori edo gibelurdinen bila irten gara, Unai Fernandes ARANZADIko mikologoarekin. Jangarriak direnak eta ez direnak bereizteaz gain, perretxikoak izaki bizidunak direla erakutsi digu Fernandesek, basoaren ekosistema zaintzeko beharrezkoak diren izaki bizidunak.

Eta kontatu digu, klima aldaketak ere baduela eragina, lehen asko eta ugariak ziren lekuetan, orain ez direlako hainbeste topatzen. Udazkeneko ohitura da, perretxikoen bila irtetea…. Oraindik ere hezetasun gehiago beharko dela ere adierazi digu Unai Fernandes mikologoak, hain gustuko ditugun ziza hori edo onddoak barra-barra topatzeko.