Faktoria
Elkarrizketa
Miren Gorrotxategi: "Nire ustez, autogobernua ez dago benetan alderdi politikoen agendan"
Elkarrekin-Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak esan du ez duela girorik ikusten: "Hitzak botatzen ari dira suziriak balira bezala baina benetan ez daude oso beteak. Ikusiko dugu zer gertatzen den baina nik esango nuke ez dagoela benetako borodaterik horri bide emateko".
-
Miren Gorrotxategi
20:20 min
Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemosek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramalearen iritziz, autogobernua edo estatus berriaren gaia ez dago benetan alderdi politikoen agendan: "Nik esango nuke ez dagoela benetako borondaterik horri bide emateko. Nik ez dut girorik ikusten, hitzak botatzen ari dira suziriak balira bezala, baina benetan hitz horiek ez daude beteak. Nik daukadan susmoa da baina, ikusiko dugu zer gertatzen den". "Bisagra" lana egiteko prest azaldu da, halare, "Faktoria"n egidako elkarrizketan, "uste dugulako herri honetan jarrera oso muturrekoen artean, badugula esparru handi bat lan egiteko, motxilarik gabe eta erabakitzek oeskubideaz planteamendu oso argia dugulako".
Hezkuntza lege berriaz onartu du oraindik ez dutela parte hartu izaten ari diren negoziazioetan baina prest azaldu da parte hartzeko, "hezkuntza legeak merezi duelako akordio zabal bat". Oso kritiko mintzatu da egungo euskal hezkuntza sistemarekin, "ez delako normala erdia itunpekoa izatea eta beste erdia bakarrik publikoa. Baina hori baino garrantzitsuagoa da banaketa horrek dakartzan ondorioak, gurean nagusia, segregazioa, eskolak, berez, inklusiboa, kohesio soziala, berdintasuna eta pluraltasuna erakusteko espazioa izan behar duenean". Gorrotxategik gogor salatu du hainbat itunpeko ikastetxetan, diru publikoa jaso arren, familiei kuotak kobratzea, "horrek eragiten duelako ikastetxeak ezberdinak izatea familien ahalmen ekonomikoaren araber eta hori ezin da onartu".
Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den aurrekontu egitasmoari buruz ere negoziatzeko prest mintzatu da: "Negoziatzeko eroso gaude, gero baiezkoa edo ezezkoa izan daiteke gure botoa, ibilbidean lortzen dugunaren arabera. Ikusiko dugu". Onartu du dena den, iaz lortutako akordioan jasotako hainbat konpromiso ez dituela bete Jaurlaritzak eta hori oztopo bat izan daitekeela aurten ere ados jartzeko.
Espainiako aurrekontuei dagokienez berriz, uste du lan asko egin behar dutela bi bazkideek, "aurrekontuak onartzea oso garrantzitsua delako gobernu honen iraupenerako eta gobernu honen iraupena ere oso garrantzitsua delako Estatuarentzat orokorrean eta Euskadirentzat bereziki". Alde sozialistari egotzio dio ordea, paperean adostutakoak praktikara eraman eta gauzatzea kosta egiten zaiola, lan merkatuaren erreforma kasu: "Hori sinatuta dago ez gurekin bakarrik, Parlamentuan taldeen artean lortu zuen akordioa ere bada eta egin beharra dago". Mirne Gorrotxategiren hitzetan, argi dago nolanahi ere Unidas-Podemosek gobernuaren jardunean eragiteko duen ahaleman: " Hainbat gauza egin dira gu gaudelako, ERTeak, pandemiak iraun duen bitartean babes soziala bermatzea, argi indarraren faktura jeitsi izana… Gu izan ez bagina ez ziren gertatuko".
Elkarrekin-Podemoseko Legebiltzarreko bozeramaleak adierazi du PSE-EEren buruzagitzan izango den lidergo aldaketak ez duela eurekiko eraginik izango, Idoia Mendia eta Eneko Anduezaren egiteko moduak eta gidaritza oso antzekoak izango direla uste baitu. Eta Yolanda Diaz Lan ministroak ezkerreko espazio zabalago bat osatzeko egin duen proposamenaz, egoki jo du eta erantsi du "alderdi politikoen gainetik dagoen proiektu eta erronka dela jabetu behar dugula".