Itxi

2021/09/29

11:38

Faktoria

Neurriak bertan behera uzteaz

Miren Basaras: "Astiroago joan beharko genuke. Hau ez da lasterketa bat"

P.G. | EItB media

Miren Basaras mikrobiologoa kezkatuta agertu da politikariak pandemiaren amaiera iristen ari dela esaten ari direlako, Europako agentziak ezer esan ez duenean.

  • Miren Basaras

    Miren Basaras

    5:44 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroan normaltasun berrirako saltoa iragarri dute etzirako. Murrizketak arintzeari edo bertan behera uzteari dagokionez, Miren Basarasek argi hitz egin du "Faktoria"n: "Astiroago joan beharko genuke. Hau ez da lasterketa bat". Mikrobiologoa kezkatuta agertu da politikariak pandemiaren amaiera iristen ari dela esaten dutelako, Europako agentziak ezer esan ez duenean. 

Egoera hobetzen ari dela nabarmendu du Basarasek; edonola ere, "ez gaude oraindik egoera berdean, populazio guztia ez dago txertatuta, umeak ez daude txertatuta eta beste batzuek ere ez dute babes immunitario nahikoa", argitu du. Talde immunitateaz baino "babes immunitarioaz" hitz egin beharko genukeela azpimarratu du, "ikusi dugulako txertatuta egonda ere birusa transmitutu dezakegula eta gaixotu ere bai. Arinago, baina batzuk larri". Gainera, aipatu du aztarnariek euren lanarekin jarraitu beharko dutela datozen aste, hilabete eta urtean, "zainketa epidemiologikoa behar bezala egiten jarraitzeko".

Amaitzeko, gogorarazi du pandemia ez dela amaitu, mundu osoan izan delako eta munduko herrialde batean egonda, oso azkar zabal daitekeelako besteetara. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;