Faktoria magazina
Beltxarga hilda
Donostiako Cristina-Enea parkean beltxarga emea hilda agertu da. Zer ari da gertatzen?
Ane Albisu | EITb Media
Duela hilabete pauma kumea ito zuen zakur batek eta oraingoan beltxarga agertu da hilda. Garikoitz Plazaola Eguzki ekologista taldeko kidearekin hitz egin dugu gaiaz eta Donostiako Udaletik esan digute autopsiaren emaitzaren zain daudela.
-
Cristina-Enea parkean bakarrik geratu den beltxarga
6:17 min
Garikoitz Plazaola Eguzki ekologista taldeko kideak uste du txakurren batek hil duela Donostiako Cristina-Enea parkean beltxarga emea, hori dela hipotesi nagusia, aurrez ere antzeko erasoak gertatu direlako. Txakurrak lotuta eraman behar dira parkean, baina askok uzten dituzte aske. Urmaela oso zikina dagoela eta, horrek ere bertan bizi diren hegazti eta bizidunei kalte egin diezaiekeela esan digu Plazaolak "Faktoria" saioan.