Itxi

Faktoria

Normaltasun berrira begira

"Herriko jaiak berreskuratuko ditugu, baina zuhurtziaz"

P.G. | EITB Media

Durango, Zumarraga eta Tolosako alkateekin solasean aritu gara "Faktoria" saioan. Murrizketa neurriak indargabetu eta gero, jaiak berreskuratzeko asmoa izan badute alkateek, pandemia aurreko egitarauetara itzultzea oraingoz zaila izango bada ere.

  • Durango,Zumarraga eta Tolosako alkateek jaiak berreskuratzeko asmoa azaldu dute.

    Jendetza Tolosako 20219ko inauterietan. Argazkia: Euskadi Irratia

    13:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadik ostegunean berreskuratuko du pandemiaren ondorioz galdutako normaltasun gehiena, eta hainbat herritan hasiak dira festak antolatzen. "Faktoria"n hainbat adibide bildu dugu.

Durangoren kasuan, nekez antolatu ahal izango dituzte aurtengo San Faustoak. Ima Garrastatxu alkateak adierazi digu, "Herriko festak ezin direla bi egunetan antolatu. Asteburu honetan espero dut jendeak arduraz jokatzea, oraindik ere beharrezkoa delako".

Zumarragan, berriz, abenduan egin ohi den Santa Luziako azoka berreskuratuko dutela adierazi du Mikel Serrano alkateak baina ohartaraziz ezingo dutela postu guztiak bertan egon: "Santa Luziako festa bereziak izango ditugu, postuen erdiarekin gutxi gora behera. Bertako ekoizleak eta bailarakoei, ateak parez pare ireki nahi dizkiegu, Euskal Herriko zaldi eta pottoka sariketa ere egin nahi genuke eta lehen sektorearen makineria erakusketa ere bai. Aurten ezin dugu ehundik ehunean feria berreskuratu".

Tolosari dagokienez, ziurtzat eman du Olatz Peon alkateak 2022an Tolosako inauteriak berreskuratu direla eta horretarako lan egingo dute datozen hilabeteotan eragileekin: "Oraindik ez garelako pandemia aurreko egoeran egongo baina bada itxaropenez etorkizunari begiratzeko eta emozio hori bizitzeko. Eta Tolosako inauteriek berezkoa dute kalean ospatzea eta jende pilaketak izatea.... hori guztia nola kudeatu aztertu behar dugu".