Itxi

Faktoria

Lapurdin 3 migrante hilda

Peio Aierbe, SOS Arrazakeria: "Schengen akordioak debekatzen ditu Irungo mugan dauden migrazio-kontrolak"

Oihane Yustos | EITb Media

Peio Aierbe Arrazakeria eta Xenofobiari buruzko komunikazio eta ikerketa zentroko zuzendaria eta SOS Arrazakeriako koordintzaileak salatu du ez direla legalak migrazio-kontrol horiek.

  • Donibane Lohitzune, 3 migratzaile hilda

    Donibane Lohitzune, 3 migratzaile hilda

    5:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ez da ohikoa izaten Gipuzkoatik Lapurdiko bidea zeharkatzen duten migranteek trenbide sarearen bidea erabiltzea", baina gertatu da. Peio Aierbe Arrazakeria eta Xenofobiari buruzko ikerketa zentroko zuzendariaren hitzak dira. "Faktoria" albistean aitortu duenez, "garbi dago kasu honetan, oso bide arriskutsua dela" eta arrisku horren adibidea aste honetan izan dugu: 3 hildako eta laugarren migrante bat zaurituta eraman zuten erietxera.

Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira igarotzeko mugan gertatzen ari denaren erakusle da. Aierbek kontatu duenez, "2015ean terrorismoaren aurkako operazioen aitzakian, kontrol finkoak jarri zituzten baina, azken finean, migrazio-kontrol bihurtu dira". SOS Arrazakeriaren koordinatzaile nagusiaren hitzetan, "hori ez dela legala salatzen dugu, hori migrazio-kontrola da eta Schengen akordioak eta Europako Justizia Auzitegiaren epaiek diote" ez direla legalak.