Itxi

2021/10/14

13:12

Faktoria

Ostiralean

Jonathan Powell, "Faktoria"n

G. U. | EITB Media

Aieteko konferentziaren hamargarren urteurreneko ekitaldiaren testuinguruan emango dugu Tony Blairren aholkulari ohi, Ipar Irlandako bake prozesuan giltzarri eta Euskal Herrian ere bitartekari aritutakoari Iñaki Guridik egin dion elkarrizketa.

  • Jonathan Powell

    Jonathan Powell. Argazkia: EiTB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jonathan Powell Tony Blairren aholkulari ohia, Ipar Irlandako bake prozesuan giltzarri izan zena eta Euskal Herrian ere bitartekari aritutakoa izango da, ostiral honetan, "Faktoria"ko gonbidatu nagusia. Aieteko konferentziaren hamargarren urteurreneko ekitaldiaren testuinguruan Iñaki Guridik egin dion elkarrizketa 09:00etatik aurrera eskainiko dugu.

Horrez gain, Brexitak Ipar Irlandako mugan sortu duen korapiloaz ere arituko da Euskadi Irratiko goizeko saioa. Londres eta Bruselako berriemaileekin eta Pablo Fano SPRIk Erresuma Batuan duen bulegoko zuzendariarekin aztertuko ditugu hari-muturrak.

Aritz Agirrek ostiralero ekartzen duen 'Jin eta Joan' tartean, soldata duinaz arituko dira. Zenbatekoa da soldata duina?

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;