Itxi

2021/10/15

10:57

Faktoria

Nazioartea

"Brexit"a: Irlandako mugan katramilatuta

Mikel Rotaetxe | Eitb Media

Erresuma Batuko gobernuak 'brexit'aren ituna birnegoziatzeko ahaleginari ekin dio, duela urtebete ontzat jo zuen Irlandako protokoloa paper errearen pare jarri duelako. 'Brexit'aren 'thriller' politikoan murgildu gara 'Faktoria'n, eta ziurgabetasunak euskal enpresetan duen eraginaz hausnartu dugu.

  • Brexit

    Brexit

    21:06 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Atzo adostutakoak ez du balio". Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ezerezean utzi nahi du iragan abenduan Europako Batasunarekin sinatutako akordioa. Ipar Irlandan muga gogorra ekiditeko protokoloa baliogabetu nahi du, Ulster iparraldea ez dadin bereizi Erresuma Batuko gainontzeko nazioetatik. Protokoloa onartu eta hamar hilabetera dator eskaria, hornidura- eta garraiolari-krisi betean, eta Ipar Irlandan iraganeko tentsioak berpizten ari direnean.

Euskadi Irratiko "Faktoria"n Erresuma Batuaren egoera politiko eta ekonomikoaz egin digu gogoeta, Irlandako protokoloa tarteko Londresek eragin duen anabasatik abiatuta. Ane Roteta eta Amaia Portugal Euskadi Irratiko Londres eta Bruselako berriemaileek eman dizkigute gakoak gertatzen ari dena ulertzeko, eta Erresuma Batuko populismoaren urrezko aroaz aritu gara Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arlo-buruarekin. Jonathan Powell Tony Blair lehen ministro ohiaren gogoetak ere aireratu ditugu, eta "arriskutsutzat" jo du Ipar Irlandan bizi duten unea.

Azkenik, Pablo Fano SPRIren Londresko bulegoko zuzendariarekin hitz egin dugu Erresuma Batuan bizi duten ziurgabetasunak eta aldaketa nagusiek euskal enpresetan izan duten eraginaren inguruan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;