Faktoria magazina
Bitxikeria
13.224 piezako puzzlea osatu du Jose Luis Mendiak 9 hilabetetan
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Dolomita mendien argazkia puzzle batean osatu nahi zuen Jose Luis Mendia zumarragarrak eta, bederatzi hilabeteren ostean, helburua lortu du. Orain, munduko puzzle handiena osatzea du buruan.
-
Dolomitak puzzlean
6:43 min
Jose Luis Mendia azken bederatzi hilabeteetan buru-belarri aritu da puzzle handi bat osatzen. 13.224 pieza ditu Dolomita mendien argazkiarekin osatutako puzzleak, eta 3m x 1,35 m-ko azalera du. Egunero ordu asko eskaini dizkio bere lanari; goiz eta arratsalde aritu da. Orain bukatu du lana eta puzzlearekin zer egin nahi duen galdetuta oparitan nahi duenari emateko asmoa duela esan digu. Puzzle hau amaituta, orain munduko puzzlerik handiena osatu nahi du eta horretarako 3-4 urte beharko dituela aitortu digu.