Itxi

Faktoria magazina

Maixabel filma

Urko Olazabal: "Hunkituta nago. Aktore izaten hainbeste urte eta paper honen harrera 'pasada' bat izan da"

Ane Albisu | EITB Media

Iciar Bollain-en "Maixabel" pelikulan Luis Carrasco ETAkidearen papera antzeztu du Urko Olazabal aktoreak. Bere burua prestatzeko Luis Carrascorekin egon da eta "benetan damututako tipo bat ezagutu nuen" esan digu.

  • Urko Olazabal aktorea

    Urko Olazabal aktorea

    18:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iciar Bollain-en Maixabel filma Donostiako Zinemaldian estrenatu da irailean eta karteldegian jarraitzen du. Urko Olazabal aktorearen papera oso goraipatua izan da eta gaur "Faktoria"n hura hobeto ezagutu nahi izan dugu. Kontatu digu oso hunkituta dagoela bere lanak izan duen harreragatik. Luis Carrasco ETAkidearen papera egin du pelikulan eta Maixabel-ekin (Blanca Portillo aktorea) elkartzen den uneko eszenak indar handia du. Esan digu Blanca eta bera paperean oso sartuta zeudela eta 12 minutuko eszena etenik gabe grabatu zutela. Hori bai, plano ezberdinak egiteko 20-25 aldiz grabatu behar izan zuten eszena osoa.

Bere burua prestatzeko Luis Carrasco ETAkidearekin egon da eta "benetan damututako tipo bat" ezagutu zuen.

Zuzendariaren eta aktorearen artean komeni den kimika onaz galdetuta, Iciar Bollainen zuzentzeko modua goraipatu digu Urko Olazabal-ek eta asko lasaitzen duela "acción" esan beharrean "cuando quieras" esaten duelako.

"Maixabel" filmeko lanaz gain, Bilbon sortu berria duen BIZIE (Bilboko Zine Interpretazio Eskola) eskolaz ere aritu gara Urko Olazabal-ekin. Euskal Herrian aktore harrobi "oso potentea" daukagula iritzi dio. Horrez gain, DBHko irakaslea ere bada Urko Olazabal eta gogora ekarri dugu "Goenkale"n egindako lana ere. Putetxeko jabea zen.