Itxi

Faktoria magazina

Tren txartelak opari

"Europar Batzordeak oparitutako tren txartelarekin Basauritik Finlandiaraino joango nintzateke"

GORKA OTAEGI | EITb Media

Eropan zehar trenez bidaiatzeko 60.000 txartel banatuko dituzte batasuneko gazteen artean. Javier Castroviejo basauriarrak eskatu du berea: "Horrelako aukerak bizitzan behin izaten dira". Discover EU ekimena azaldu digute Amaia Portugal Bruselako berriemaleak eta Oier Martinez mugikortasun adituak

  • Europar Batasunak trenaren aldeko apustua egin du karbono arrastoa murrizteko

    Europar Batasunak trenaren aldeko apustua egin du karbono arrastoa murrizteko

    13:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trenak maite dituelako eskatu du Javier Castroviejo basauriarrak Europar Batzordeak banatuko dituen doako interrail txarteletako bat. Dena den, ikusteko dago egokituko ote zaion. "Parte-hartzaileek Europar Btasunari buruzko galdera batzuk erantzun behar izan dituzte, eta puntu gehien lortzen dituztenei emango zaizkie txartelak", azaldu digu Amaia Portugal Euskadi irratiaren Bruselako berriemaleak.

Trenaren Europako Urtea, Connecting Europe Express trena... Europar Batasuna trenaren inguruko ekimen ugari antolatzen ari da, 2050erako kontinentea karbono isurietan neutro bihurtzeko bidean (European Green Deal). Hala ere, somatuko al dugu laster omen datorren trenen iraultza hori Euskal Herrira? Oier Martinez Violet mugikortasun adituari galdetu diogu.