Itxi

Faktoria

Mikel Reparazekin solasean

Populismoaren astindu berriak: "Truth Social" eta Éric Zemmour

Donald Trumpek sare sozial eta 'streaming' plataforma propioak iragarri ditu Estatu Batuetan, eta Frantzian Éric Zemmour kazetari ultraeskuindarrak ezusteko indarra hartu du inkestetan. Mikel Reparazek aztertu ditu bi albisteak.

  • Trump

    Trump

    9:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Facebook eta Twitterretik kanporatuta, komunikazio-ekosistema propioa eraikitzeari ekin dio Donald Trump AEB Amerikako Estatu Batuetako presidente ohiak. Trump Media and Technology korporazioa sortu du eta Truth Social sare soziala iragarri du azarorako. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arlo-buruak "Faktoria"n azaldu duenez, Trumpek bozgorailu berriak behar ditu bere mezua astintzen segitzeko, azken hilabeteetan isilik geratu ez den arren: "2024ko hauteskundeetan Trumpek itzuli nahiko du, eta egun ez du nahikoa babes Alderdi Errepublikanoan". 

Bien bitartean, Frantzian, Éric Zemmour eskuin muturreko kazetariak utzi du hizpidea. Kazetaritzaren "alde ilunetik" hauteskunde presidentzialetarako bidea egin du Zemmourrek, eta, ofizialki hautagaitzarik aurkeztu ez duen arren, bigarren postuagatik lehiatu zaio Marine Le Peni. Reparazek uste duenez, Zemmourrek "min ikaragarria egin diezaioke Le Peni, eta sei hilabete barru jokoz kanpo utzi".