Itxi

Faktoria magazina

EHNE Nafarroa

Patxiku Irisarri: "Baserritarrak behar beharrezkoak gara"

Patxiku Irisarri, EHNE Nafarroako idazkari nagusi berria izan dugu Faktorian. Afiliatuen eta sektorearen defentsaz gain, prezio duinak lortzeko lan egingo dute, "hori delako oinarrizkoena".

  • Patxiku Irisarri Euskadi Irratian

    Patxiku Irisarri Euskadi Irratian

    15:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Patxiku Irisarri, EHNE Nafarroako idazkari nagusi berriarekin Faktoria saioan lehen sektorearen egoera aztertu dugu. Gogora ekarri digu itxialdian oso agerian geratu zela "baserritarrak behar beharrezkoak " direla eta hori ez ahazteko gomendioa egin digu. Baserriaren etorkizuna guztion esku dagoela nabarmendu eta kontsumitzaile guztiok egin dezakegun ahalegina ekarri digu gogora, "pixkatxo bat gehiago ordainduta, baserritarrari duintasuna ematen zaio eta produktuaren kalitatean eta osasunean ere nabaritzen da". Prezio duinak lortzea da baserriari eusteko oinarria.

EHNE Nafarroako idazkari nagusia izateaz gain, Baztan-Bidasoa Turismo Elkargoko presidentea ere bada Irisarri eta turismoa ere hizketagai izan dugu. Cederna Garalur elkartean ere bera da presidente. Landa eremuari baliabide gehiago eman eta herriak ez hustea da elkartearen egitekoa. Etxalarren alkate izandakoa da Patxiku Irisarri eta zinegotzi karguan jarraitzen du.

Beste era bateko kontuak ere aztertu ditugu Patxiku Irisarrirekin eta jakin dugu reggaetoia ez duela batere maite, ezin duela jasan. "Nire musika abanikua zabala da, klasikotik rockera, baina reggaetoia ez" esan digu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia