Faktoria
Ingurumena
"Gure erabaki guztiek eragina dute ingurumenean; beti dago alternatiba jasangarriagoren bat"
Elhuyarreko Guillermo Roarekin ekonomia zirkularraz aritu gara eta Joan Manuel F. Mendoza adituarekin laguntzaz, gutariko bakoitzak etxean ditugun gauzetatik zer eta zenbat erabiltzen dugun eta zer ez dugun erabiltzen pentsatu beharko genukeela azaldu digu.
-
Etxeko eletrotesnak
1:43 min
Glasgowen COP 26an munduko agintariek hartuko dituzten neurrien zain-zain dago mundua. Zain-zain lurra bera. Badira arrazoiak bertan aurrerapenak izango direla pentsatzeko. Lehen aldiz, herrialde handiak klima aldaketaren aurkako borrokan hobekuntzak agintzen hasi dira. Hala ere, aurrerapauso handiena maila lokaletik etorri behar ote da, hau da etxeko kontsumo-eredutik?
Elhuyarreko Guillermo Roak galdera horren garrantzia nabarmendu du eta erantzun bila Mondragon Unibertsitera jo du. Joan Manuel F. Mendoza argentinarraren ustez, ekonomia zirkularrak eragin zuzena du, industrian, bereziki, baina baita gure etxeetan ere. Izan ere, gutariko bakoitzak galdera egin behar dugu etxean dauzkagun gauza guztietatik zer erabiltzen dugun, zenbatero erabiltzen dugun eta zer den gutxi erabiltzen duguna. Adibidez, ontzi garbigailua hondatzen zaigunean ez erosi beste bat, baldin eta hilean bitan baino gehiago erabiltzen ez badugu. Eta autoa egunerokoan erabiltzeko ez badugu ez baduzu, zergatik ez, alokatu behar dugunean? Ideia hau azpimarratu du Mendozak: "Gure erabaki guztiek eragina dute ingurumenean eta beraz, beti dago alternatiba jasangarriagoa"